jueves, 24 de febrero de 2022

IRAKURKETA ABIADURA LANTZEKO MATERIALA- JESUS PARQUÉ-REN MATERIALA

Dislexia adierazten duten ikasleek irakurketa abidura oso motela erakusten dute oro har. Hau lantzeko, Jesus Parqué-k sortutako material hau oso interesgarria da. Maila ezberdinetako hiru koadernotxo ditu eta sistematikoki landu behar da: 

1. Maila: Silaba bakarrekoak, kontsonate + bokal eta BK- ko bi silabako ohiko hitzak, KKB eta KKBKko egitura duten hitzak eta hiru silaba edo gehiago dituzten ohiko hitzak.


2. Maila: Aurrekoaren jarraipena da baina, oraingo honetan ohikoak ez diren hitzak sartzen ditu.


3. Maila: Hiru silaba edo gehiagoko ohikoak diren hitzak, antzerakoak eta ez ohikoak diren hitzen irakurketa eta bi hitz baino gehiagoko esaldien irakurketa. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario